Gizartea -

Gertaera

Sute ikusgarria izan da El Corte Ingleseko teilatuan, Bilbon

Sute bat piztu da El Corte Ingleseko eraikinaren teilatuan, Bilboko Kale Nagusian. Langile batek erredurak izan ditu eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Halaber, kalte materialak izan dira.

Argazkia: eitb.eus
Argazkia: eitb.eus
Sutea izan da Bilboko El Corte Ingleseko teilatuan

0:16

IKER GOMEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da gaur goizean El Corte Ingleseko eraikinaren teilatuan, Bilboko Kale Nagusian, langile batzuk hozte-sisteman lanak egiten ari zirenean, eitb.eus-ek jakin duenez. Ke-lainoa zabaldu da Bilboko hainbat puntutatik, baina suhiltzaileek ez dute uste ke hori "toxikoa" denik.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala hartu dute egoera mendean. El Corte Ingleseko teilatuan mantentze lanak egiten ari ziren langile batek erredura arinak izan ditu. Halaber, suak kalte materialak eragin ditu teilatuan.

Ertzaintzak inguruko kaleak itxi ditu eta oinezko eta ibilgailuei ez diete pasatzen utzi. Anbulantzia ugari eta Udaltzaingoa ere bertaratu dira.

Ertzaintzak 11:00etan izan du gertakariaren berri. Ke handia sortu da taldeak Bilbon duen saltoki handienaren teilatuan eta, suteak eraikinean kalteak eragin zezakeelakoan, suhiltzaileak bertaratu dira.

Mantentze lanak egiten ari zen langile bat bere kabuz sua itzaltzen ahalegindu da eta erredurak izan ditu besoan eta bularrean, El Corte Ingleseko bozeramaile batek berri eman duenez. Langilea Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina zauri arinak izan ditu Gurutzetako iturriek baieztatu dutenez.

Dagoeneko ireki dituzte saltokiko ateak.

Juan Maria Aburto alkatea eta Tomas del Hierro Segurtasun zinegotzia ere bertan izan dira. Suhiltzaileen eta Udaltzaingoaren jarduera "azkarra eta eraginkorra" izan dela azpimarratu du Aburtok. Sua azkar itzali dutela nabarmendu du alkateak. Aburtoren iritziz, mota horretako eraikinen prebentzio planak "hobetzeko" balio izango du gaurko suteak.

Sutearen argazkiak:

Sutea Bilbao Corte Inglés incendio. EITB

Sutea Bilbao Corte Inglés incendio. EITB

Sutea Bilbao Corte Inglés incendio acordonado Ertzaintza. EITB

Sutea Bilbao Corte Inglés incendio Ertzaintza. EITB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak