Gizartea -

Gertaera

Hegazkin batetik eroritako gizon baten gorpua aurkitu dute Londresen

Poliziak uste du gizonezkoa Hegoafrikatik zetorren hegazkin batetik erori dela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Richmondeko saltoki bateko teilatuan, Londresen. Poliziak uste du gizonezkoa Hegoafrikatik zetorren hegazkin batetik erori dela. Hegazkina, British Airways konpainiakoa, Johannesburg hiritik zetorren, eta Heathrow aireportuan lurreratu da.

Poliziaren ustez, gizonezkoa lurreratzeko trenean ezkutatuta zegoen. Oraindik ez dute identifikatu.

Larri dagoen beste gazte bat aurkitu du Poliziak hegazkinean. Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Londres Ingalaterra