Gizartea -

19 auzipetu

Kukutzaren gaineko beste epaiketa bat egongo dela salatu dute

Fiskaltzak 18 eta 30 hilabete bitarteko kartzela-zigorrak eskatzen ditu Kukutza Gaztetxea utzarazteko prozesuan izan ziren desordena publikoetan parte-hartzea leporatuta.

Kukutza
Kukutza
Kukutza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kukutzaren Elkartasun Taldeak (KET) gaur emandako prentsaurrekoan gogoratu duenez, otsailaren hasieran publiko egin zuten Bilboko Errekalde auzoko Kukutza utzarazi zuten egunean gaztetxe barruan atxilotu zituzten pertsonen aurkako epaia. Egun horretan, 31 atxilotu egon ziren eta hogei pertsona baino gehiagok zauriak izan zituzten.

Aipatutako epai horretan, 23 pertsona usurpatze-delitutik absolbitu zituzten; aitzitik, beste norbanako bati hiru urteko kartzela-zigorra jarri zioten agintaritzaren aurkako delituagatik.

Alabaina, elkartasun-taldeak jakinarazi du irailaren 14an eta 16an beste epaiketa bat egongo dela gaztetxea erauzi zuten egunean atxilotu zituzten 19 pertsonaren aurka, desordena publikoak egotzita. KETek salatu du delitu horregatik Fiskaltzak 18 eta 30 hilabete bitarteko kartzela-zigorrak eskatzen dituela "Errekaldera joan eta Kukutzaren alde elkartasuna adierazte hutsagatik". Gainera, fiskalak zortzi hile eskatzen ditu beste bi norbanakorentzat erresistentzia delituagatik.

Egoera horren aurrean,  Kukutzaren Elkartasun Taldeak kanpaina bat jarriko du martxan udan zehar "bai auzipetuenganako elkartasuna adierazten dugunok asko garela erakusteko, bai Kukutzak piztu zituen sentimenduak bizirik daudela azaltzeko".

Horrez gain, irailaren 12rako mobilizazioa deituko dute, Fiskaltzak eskatzen dituen "zigor larriak" salatzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gazteak azken ordukoa Epaiketak argazkiak