Gizartea -

Gertaera

Bi lagun zauritu dituzte arma zuriz, Pasaian izandako borroka batean

Udaltzaingoak erasoaren ustezko egilea atxilotu du; gertaera goizaldean izan da Zumalakarregi kalean, Pasai Antxon.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dituzte gaur, larunbata, arma zuriz, Pasai Antxon, Pasaian, (Gipuzkoa) izandako borroka batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi diotenez, gertaera 6:25ean jazo da, Zumalakarregi kalean.

Larrialdi Zerbitzuak dei bat jaso du, hainbat lagun borrokatzen ari zirelako aipatutako lekuan; hori dela eta Udaltzaingoko hainbat agentek bertara jo dute.

Behin heldu direnean, pertsona bat topatu dute arma zuriz zaurituta; hortaz, Donostiako Ospitalera eraman dute. Gainera, beste bat artatu behar izan dute, zauri arinak izan dituelako, baina ez dute ospitalera eraman behar izan.

Handik gutxira, udaltzaingoek erasoaren ustezko egilea atxilotu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Delituak bideoak Pasaia albisteak