Gizartea -

Sutea

Aragoiko hiru herri jendez hustu dituzte sute baten ondorioz

Faradues, Ores eta Asin herrietako 300 bizilagun inguruk Ejea de los Caballeros eta Luesia herrietan igaroko dute gaua.

Aragoiko Luna herrian piztu den sutea. Argazkia: EFE
Aragoiko Luna herrian piztu den sutea. Argazkia: EFE
Zaragozako hainbat herri hustu dituzte sute baten ondorioz

01:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaragoza probintziako hiru herri eta adinekoen bi egoitza jendez hustu dituzte larunbatean Luna herrian piztutako sute baten ondorioz. Garrak azkar zabaltzen ari dira eta badaezpadako neurri hori hartu du Aragoiko Gobernuak.

Faradues, Ores eta Asin udalerrietako bizilagunak eta azken bi herri horietan dauden adinekoen bi egoitzetako egoiliarrak dira kaltedunak, Modesto Lobon jarduneko Ingurumen kontseilariak EFE albiste agentziari jakitera eman dionez.

Aipaturiko hiru herrietako 300 bizilagun inguruk Ejea de los Caballeros eta Luesia herrietan igaroko dute gaua.

Suak 1.500 hektarea kiskali ditu dagoeneko -gehienean zuhaiztiak eta basoa- eta haizea itzaltze lanak oztopatzen ari da.

Sua itzaltzeko lanetan hainbat lagun eta multzo ari dira: aireko bost talde, lurreko zazpi talde, ibilgailu inudeak, Ejea de los Caballeroseko eta Darocako suhiltzaileak eta Larrialdietarako Talde Militarreko kideak.

Aragoik aire bidezko laguntza eskatuko dio igandean Nafarroako Foru Erkidegoari, gertutasunagatik eta sua Foru Erkidegora hurreratzen ari delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak argazkiak Espainia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ingurumena albisteak Aragoi