Gizartea -

Trafikoa

Lau zauritu Berastegin, autoarekin amildegian behera 20 metro jausita

Lau lagunak auto barruan harrapatuta gelditu dira eta, ertzainek erreskatatu ondoren, Donostia ospitalera eraman dituzte.

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau lagun zauritu dira larunbat honetan A-15 errepidean, Berastegin, autoarekin amildegian behera 20 metro jausita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, 14:45ean gertatu da ezbeharra Iruñerako noranzkoan. Antza denez, ibilgailua bidetik irten eta amildegian behera erori da.

Lau lagunak auto barruan harrapatuta gelditu dira eta istripuaren tokira bertaratu diren Ertzaintzaren mendiko salbamendu taldeko kideek atera dituzte bertatik.

Behin ibilgailutik aterata, lau zaurituak Donostia ospitalera eraman dituzte.

Bestalde, istripuaren eraginez, errei bat itxita egon da hainbat orduz Iruñerako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa