Gizartea -

Gertakaria Madrilen

Haurtxo bat topatu dute zaborrontzi baten barruan, bizirik

Madrilgo bizilagun batek haurtxo baten negarra entzun du edukiontzi barrutik. Motxila batean topatu dute astebeteko umea.

Haurtxoa, bizirik topatu dute bi guardia zibilekin batera. Argazkia: EFE
Haurtxoa, bizirik topatu dute bi guardia zibilekin batera. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7-10 eguneko haurtxo bat topatu du gaur Guardia Zibilak zaborrontzi batean, bizirik, eta Henareseko ospitalera eraman. Gertakaria Mejorada del Campo Madrilgo udalerrian jazo da.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Toreros de Mejorada kalean dagoen zaborrontzi batetik ateratzen den ume baten negarra entzun du bizilagun batek, eta larrialdi zerbitzuei abisu eman die 07:21 aldera.

Guardia Zibila, Madrilgo suhiltzaileak, Summako anbulantzia bat eta Madrilgo Udaleko hondakinak biltzeko zerbitzuko langileak bertaratu dira.

Azken hauek lurpean zegoen edukiontzia atera dute, eta Guardia Zibileko bi agenteek haurtxoa topatu dute motxila baten barruan. Segidan Henareseko ospitalera eraman dute.

Orain umetxoaren gurasoak nortzuk diren ikertzen dabil auzitegiko polizia. Guardia Zibilak hartu du gertakaria ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak