Gizartea -

Araban

Ertzaintzak txirrindulari bat erreskatatu du Gorbeian

Txirrindulariak berak deitu dio SOS Deiak zerbitzuari, laguntza eske, erori egin dela eta belaunean eta aldakan min duela esanez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako helikoptero batek txirrindulari bat erreskatatu du Araban, Zarate herritik Gorbeiara igotzen ari zela erorikoa izan eta gero.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 10:45ean txirrindulariak SOS Deiak zerbitzuari deitu dio, laguntza eske, erori egin dela eta belaunean eta aldakan min duela esanez.

Gasteizko patruila bat bertaratu da, eta Erreskate Taldearen helikoptero bat mobilizatu dute.

11:20ak aldera txirrindularia aurkitu dute, eta helikopteroz eraman dute Galdakaoko Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba