Gizartea -

Euskararen Gaitasun Agiria

PSEk EGA berrikustea eskatu du, lautik batek soilik gainditzen duelako

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak erantzun du EGA euskara azterketa "espezifikoa, teknikoa eta goi mailakoa" dela, eta "prestatuta egotea exijitzen" duela.

Isabel Celaa legebiltzarkide sozialista. Argazkia: EiTB
Isabel Celaa legebiltzarkide sozialista.
Isabel Celaa legebiltzarkide sozialista. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk euskararen gaitasun agiriak emateko frogak berrikusteko eskatu die adituei, EGA azterketaren harira bereziki, lautik batek soilik gainditzeak agerian uzten duelako "akatsen bat" dagoela.

Isabel Celaa legebiltzarkide sozialistak azpimarratu du, gainera, beste ziurtagiri batzuetan %10era ere ez dela iristen gainditzen dutenen kopurua; horregatik, salatu du botere publikoek ezin diotela entzungor egin titulazio horiek lortu nahi dituzten milaka pertsonaren etsipenari.

Celaaren esanetan, porrot maila altu hori ematen da euskaraz ikasi dutenen artean ere, eta horrek talka egiten du Espainiako Estatuan Cambridgen Advanced eta Proficency azterketak gainditzen dituztenen portzentajearekin, % 62,4 eta % 61,8 hurrenez hurren.

Horregatik, legebiltzarkide sozialistak uste du "premiazkoa" dela "argitzea porrot horien errua norena den, ikasleen prestakuntza txarrarena edo frogen egokitasunarena". Horren harira, aditu batzuek frogaren egokitasun eza aipatu dutela gogorarazi du.

Uriarteren erantzuna

Bestalde, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak erantzun du EGA euskara azterketa "espezifikoa, teknikoa eta goi mailakoa” dela, eta "prestatuta egotea exijitzen" duela. Gainera, gainditzen dutenen portzentajea urteen joan etorrian egonkor mantendu dela eta, horregatik, "arazorik ez" dagoela azpimarratu du.

Uriartek azaldu duenez, EGA ez da "kaleko herritarraren mailara" egokitutako azterketa bat, ez baita "beharrezkoa eguneroko zereginetarako", zeren "kualifikazio maila altuko postuetan eskatzen da".

Horren harira, EGA gainditzeko gai ez diren euskaldun asko dauden moduan, gazteleraz hitz egiten duten askorekin ere maila bereko azterketa eginez gero gauza bera gertatuko litzatekeela uste du, eta Batxilergoa amaitzen duten asko nahikoa prestatu gabe aurkezten direla EGA azterketara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara PSE-EE berriak