Gizartea -

Ezbehar larria Araban

Gizon bat hil da istripu batean, Arratzua-Ubarrundian

Ezbeharra 22:50 aldera gertatu da A-1 errepidean. Bi autok, Mercedes batek eta Nissan Qashqai batek, talka egin dute ikertzen ari diren arrazoiengatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuk talka egin dute gauean, Arratzua-Ubarrundian (Araba), eta gizon bat hil da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 22:50 aldera gertatu da A-1 errepidean. Bi autok, Mercedes batek eta Nissan Qashqai batek, talka egin dute ikertzen ari diren arrazoiengatik.

Talkaren ondorioz, Mercedes autoko bidaiari bat hil da. Gauerdia baino lehen errepideak itxita jarraitzen zuen Gasteizko noranzkoan.

Gainera, ikerketa martxan jarri dute istripu larriaren zergatiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Araba