Gizartea -

Lan-gatazka

8 greba-egun deitu dituzte Basauriko Bridgestone fabrikan

Horrela, gurpilak egiten dituen Japoniako multinazionalaren beste lantegi batzuekin bat egiten du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basaurin dagoen Bridgestone enpresako langileen batzordeak 8 egunetako lan-uztea deitu du lan-harremanen degradazioa, negoziazio-gabezia eta zuzendaritzak lan-hitzarmena behin eta berriro hausten duela arrazoitzat hartuta.

Batzordeak prentsa-ohar bidez jakitera eman duenaren arabera, Bizkaiko fabrikak era horretan gurpilak egiten dituen Japoniako multinazionalaren beste lantegi batzuekin bat egiten du: Burgos, Bari (Italia) edo Bethune (Frantzia).

Basauriko greba egunak honako hauek izango dira: abuztuaren 5ean, 6an, 19an, 20an eta 31n, eta irailaren 1ean, 10ean eta 11n.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Grebak Gizartea