Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Atxilotu bat Gasteizen, bikotekideari buruan bi belaunkada emateagatik

52 urteko gizona Ortiz de Zarate kalean atxilotu zuten iragan igandean. Emakumeak aurpegian eta ezpainetan zauriak zituen. Biktimak ez zuen salaketarik aurkeztu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumea lurretik jaikitzen ari zenean ustez bi belaunkada eman zizkion.

Gizona Ortiz de Zarate kalean atxilotu zuten iragan igande goizean, Gasteizko Udalak agiri batean jakitera eman duenez.

Bikotearen eztabaida ikusi zuen lekuko batek. Emakumea lurretik jaikitzen ari zenean buruan bi belaunkada eman zizkion gizonezkoak.

Patruila batek abisua jaso zuen eta berehala bertaratu zen. Emakumeak aurpegian eta ezpainetan zauriak zituen eta gizonak sudurrean marruskadura txiki bat zuen odoletan.

Biktimak ez zuen salaketarik aurkeztu

Ustezko erasotzailea polizia-etxera eraman zuten indarkeria matxista delitu bat egotzita.

Biktimak ez zuen salaketarik aurkeztu. Bere eskubideen berri eman zioten eta osasun zentro batera joan zen zauriak sendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gasteiz