Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati eraso egin dio bere bikotekideak, Gasteizen

Erasotzailea, 21 urteko gazte bat, atxilotu egin dute. Goardiako epaitegian deklaratu beharko du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte bat atxilotu dute bart Gasteizen, kalean bikoteari erasotzeagatik.

Atxiloketa, asteazkenean, goizaldeko 3:30ean eman zen Gasteizko Foruen kalean, Udaletxeak ohar baten bitartez jakinarazi duenez.

Gertakaria kalean izan zen, eta lekukoak daude. Gizonezkoa atxilotu egin zuen poliziak, komisariara eraman zuten, eta guardiako epaitegian deklaratu beharko du.

 

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz berriak