Gizartea -

Abusu auzoa

34 urteko emakumezko bat hil eta ihes egin du auto-gidari batek Bilbon

Hildakoa Abusuko auzokidea da. Antza, biktimak bizirik jarraitzen zuen gidariak ihes egin duenean.

Emakume bat hilda aurkitu dute Bilbon, Abusu auzoko errepide batean

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko emakume bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Bilboko Abusu auzoan. Ondoren, gidariak ihes egin du.

Ertzaintzak Eferi zabaldu dionez, 01:45ak aldera emakumezko baten gorpua aurkitu dute BI-3723 errepidean (Buia eta Abusu auzoa lotzen ditu), biribilgune batetik gertu. Biktima Abusuko emakumea da eta bi seme-alaba gaztetxo ditu.

Lehenengo zantzuen arabera, emakumea autoak harrapatuta hil da eta, ondoren, ibilgailuaren gidariak ihes egin du, biktima bizirik zegoenean.

Ertzaintzak errepidea itxi egin du hainbat orduz, ibilgailua nork gidatzen zuen argitzeko zantzuen bila.

Gorpua Bilboko Auzitegi Mediku Zerbitzuaren esku utzi du, autopsia egin diezaioten.

Ezbeharraren daturik izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskaera egin dute, 94-4205040 telefonoaren bidez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia