Gizartea -

600.000 euro

Loteria Nazionalaren lehen saria Barakaldon eta Iruñean egokitu da

07.920 zenbakia 600.000 eurorekin saritua izan da, eta Alcolea de Cincan (Huesca) eta Arucaen (Las Palmas) ere egokitu da. Bigarren saria, Miranda de Ebron (Burgos) egokitu da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetako (abuztuak 8) Loteria Nazionalaren zozketak, 600.000 euroko lehen saria Euskal Herrira gerturatu du. 07.920 zenbakia izan da saritua eta Barakaldon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) egokitu da. Gainera, Alcolea de Cinca (Huesca) eta Arucas (Las Palmas) herrietan ere egokitu da lehen sari gau.

Loteria Nazionalaren eta Estatuko Apustuen Erakundeak jakinarazi duenez, dezimoaren sari berezia, 300.000 eurokoa, lehen sariaren lehen frakzioari eta serieari egokitu zaio.

Abuztuaren 8ko Loteria Nazionalaren zozketako bigarren zenbaki saritua 07.524 izan da, eta Miranda de Ebron (Burgos), egokitu da. Dirua atzera jasoko duten zenbakiak 0,8 eta 9 dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Barakaldo