Gizartea -

Ezbeharra

19 hilabeteko haurtxo bat hil da Coruñan, auto batek harrapatuta

Banaketa egiten zebilen furgoneta batek atzeranzko maniobrak egin ditu A Ponterroda udalerrian, eta neskatoa harrapatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 hilabeteko haurtxo bat hil da larunbat honetan A Ponterroda udalerrian, Coruñan, banaketa egiten zebilen furgoneta batek harrapatu ostean.

Ezbeharra 13:30ean jazo da. Udalerri horretan banaketak egin eta gero, mendi-bide batean atzeranzko norabidean maniobrak egin ditu furgoneta horrek, eta neskatoa harrapatu du.

Larrialdietarako zerbitzuek jakinarazi dutenez, hasiera batean adingabea Vimianzoko osasun-zentrora eraman dute, baina geroago Coruñako Teresa Herresa Ospitalera eraman dute helikopteroz, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak