Gizartea -

Cuencako hilketak

Errumaniak astelehenean erabakiko du Sergio Morate estraditatu ala ez

Espainiaratzea erabakiko balu, Cuencan bi emakume hiltzea egotzita Errumanian atxilotutako gizonak 5 eguneko epea izango du helegitea aurkezteko.

Sergio Morate. Artxiboko irudia: EiTB
Sergio Morate. Artxiboko irudia: EiTB
Sergio Morate. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Morateren auzia daraman Errumaniako epaileak bihar erabakiko du Cuencan bi emakume hiltzea egotzitako espainiarra estraditatu eta haren autoa Espainiako agintarien esku utziko duen ala ez.

Timisoarako epaitegiak Morateren espainiaratzea onartzen badu, ustezko hiltzaileak bost eguneko epea izango du helegitea aurkezteko. Ondoren, hiru eguneko epea izango luke justiziak erabakia hartzeko.

Errumaniak Morate espainiaratzea onartuz gero, Espainiako agintariek 10 egun izango dituzte estradizioa gauzatzeko.

Bitartean, Errumaniako Fiskaltzak Sergio Morateren kautelazko espetxeratzea beste 15 egunez luzatzeko eskatuko du atxilotua espainiaratzeko prozesuak bere bidea jarrai dezan, Camelia Miculescu bozeramaileak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian