Gizartea -

Indarkeria matxista

Poliziak uste du Leyre Rodriguez haren etxean hil zutela

Biktimaren senarrak Gurutzetako Ospitalean jarraitzen du, baina asteburutik atxilotuta dago epaileak hala aginduta.

Gorpua errepidearen ondoan aurkitu zuten. Argazkia: EiTB.
Gorpua errepidearen ondoan aurkitu zuten. Argazkia: EiTB.
Gorpua errepidearen ondoan aurkitu zuten. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak uste du Leyre Rodriguez Ollargan auzoko haren etxean hil zutela, gorpua abuztuaren 8an Bilbon harrapatua aurkitu aurretik. Krimenaren susmagarri nagusia senar ohia da, eta beste pertsona baten laguntza ere izan zezakeen.

Eferi ikerketaren iturriek jakitera eman diotenez, hipotesi horretan ari dira lanean Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa. Bi erakundeetako agenteak ari dira lanean, auzian.

Ertzaintzako polizia zientifikoak odol-arrastoak topatu zituen Leyre Rodriguezen etxean, joan den ostiralean, egindako miaketan. Aztertzen ari dira arrasto horiek, eta oraindik ez dago zehaztuta krimenaren egunekoak diren, ala aurreko borroka batekoak.

Gorpua manta edo alfonbra batek estalita atera zezaketen; Poliziaren arabera, krimenaren egileak beste pertsona baten laguntza izan zezakeen, gorpua kargatzeko.

Senarra, atxilotuta

Rodriguezen senarrak Gurutzetako Ospitalean jarraitzen du, baina asteburutik atxilotuta dago epaileak hala aginduta, ikertzaileek Europa Pressi jakinarazi diotenez.

Ertzaintzak ikerketaren nondik norakoak bidali zituen Epaitegira, eta azken horrek biktimaren senarraren atxiloketa agindu zuen. Senarra ospitalean dago, bere buruaz beste egin zuenetik. Antza denez, larri jarraitzen badu ere, ez omen dago hilzorian.

"Ez dago batere argi" jatorri magrebiarra duen gaztearen parte-hartzea auzian

Iturri horien beraien arabera, "ez dago batere argi" jatorri magrebiarra duen gaztearen parte-hartzea, auzi honetan. Senar ohiaren ezaguna da, eta joan den asteazkenean atxilotu zuten; ostiraleko azken orduetan baldintzapeko askatasunean utzi zuen epaileak, baina egunero joan behar du epaitegira eta debekatuta du atzerrira joatea.

Leyre Rodriguez senar ohiak zenbait elkarrizketa zituen eginak gazte horrekin, Poliziak baieztatu zuenez.

Burezurreko oinarrian zegoen zauri bat antzeman zuen autopsiak, eta zauri horrek ematen dio abala harrapaketa izan baino lehenagoko ustezko hilketari. Harrapaketa bera biktimaren etxetik oso gertu dagoen errepidean jazo zen.

Hasiera batean, harrapaketa zela uste zuten

Hasiera batean, emakumea harrapatuta hil zela pentsatu zuten, ihes egin zuen ibilgailu batek harrapatua, baina auziak bira eman zuen joan den asteartean; izan ere, senar ohia bere buruaz beste egiten ahalegindu zen, trenbideetara bere burua botaz, Ertzaintzak haren kotxea miatzeko hitzordua zuen egunean bertan.

Ibilgailuaren miaketak agerian utzi behar du harrapaketaren zantzuak dauden, jakiteko emakumea harrapaketan hil zen edo hilda zegoen, dagoeneko, gorpua harrapatua izan aurretik.

Senar ohia da, orain, susmagarri nagusia. Os larri dago, Gurutzetako Ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak Tratu txarrak