Gizartea -

Cuencako ustezko hiltzailea

Moratek helegitea jarri du espainiaratzeko aginduaren kontra

Errumanian dagoen 29 urteko auzipetuak esan du Espainian ez duela epaiketa justurik izango, kasua "guztiz mediatizatuta" dagoelako.

Sergio Morate, Cuencako bi hilketen susmagarri nagusia. Argazkia: Efe
Sergio Morate, Cuencako bi hilketen susmagarri nagusia.
Sergio Morate, Cuencako bi hilketen susmagarri nagusia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Moratek, Cuencako bi hilketen susmagarri nagusiak, helegitea jarri du epaile errumaniar batek Espainiara estraditatzeko eman duen aginduaren kontra, Claudia Candea defentsa abokatuak jakitera eman duenez.

Horixe esan du abokatuak Moraterekin Timisoarako komisaldegiko ziega batean bildu ostean.

Errumanian dagoen 29 urteko auzipetuak esan du ez duela Espainian epaiketa justurik izango, kasua "guztiz mediatizatua" dagoelako.

Helegiteak aurrera egiten ez badu, 10 eguneko epean espainiaratuko dute.

Cuencako krimenaren ustezko egilea Lugojen (Errumania) atxilotu zuten abuztuaren 13an, Espainiako Justiziak hura atxilotzeko emandako agindu bat dela medio.

Ikerlarien arabera, litekeena da Morate Gironako Portbou udalerriko mugatik atera izana Estatutik bere autoan, Laura del Hoyo eta Marina Okarynska ustez hil zituen egunean bertan.

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Espainia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Erailketak albisteak