Gizartea -

Istripua

Motorzale azpeitiar bat hil da Zumaian

43 urteko motor gidariak eta auto batek talka egin dute GI-2636 errepidean, Oikinako bidegurutzean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko motorzale azpeitiar bat hil da arratsaldean Zumaian izan den istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eitb.eus atariari adierazi dionez.

GI-2636 errepidean izan da ezbeharra, arratsaldeko bostak aldera. Motor batek eta auto batek talka egin dute Oikia bidegurutzearen parean. Motorzalea hil egin da.

Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak