Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat jo duelakoan

Goizaldean izan da ustezko erasoa, Arabako hiriburuko lokal batean. Emakumeak lepoaldean zituen zauriak, ustez bere bikotekide ohiak eraginda.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Gasteizen, bikotekide ohiari eraso diolakoan. Lehen informazioen arabera, ustez erasoa pairatu duen emakumeak lepoan zituen zauriak. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Domingo Beltran de Otalora kaleko lokal batean izan da ustezko erasoa.Biktimaren amak deitu die udaltzainei, gizonezko bat bere alaba jotzen ari zela ohartaraziz.

Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu, eta atxilotu egin dute, emakumeen aurkako indarkeria delitua egotzita.

______________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gasteiz albisteak