Gizartea -

Trafikoa

Bi gizon zauritu dira Martzillan izan den auto-istripu batean

42 urteko gizon bat larri zauritu da eta 34 urteko beste batek zauri arinak egin ditu, bi autoren arteko istripuan.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte iluntzean, bi autoren arteko talka izan zen Martzillan, NA-134 errepidean, eta bi ibilgailuetako gidariak zauritu ziren.

F.W.V.C., Azagrako bizilaguna, kotxearen barruan harrapatuta geratu zen, eta Tafalla eta Azkoiengo suhiltzaileen laguntza behar izan zuen bertatik irteteko. Auto barrutik atera ostean, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, traumatismo ugari sendatzeko.

Beste gidaria, Arradakoa, istripua izan zen lekuan bertan artatu zuten, zauri arinak baitzituen.

Foruzaingoak patruilak bidali zituen bertara, ibilgailuen joan-etorria bideratu eta istripuaren inguruko guztiak argitzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian