Gizartea -

Gertakizuna

61 urteko gizon bat hil dute Zornotzan

Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute, Bilbon. Baratze batean jazo da krimena. Gorpuak hainbat kolpe ditu. Horrenbestez, kolpeka hil dutela dirudi.

 

Ertzaintza hildakoaren gorpua eramaten, Zornotzan. Argazkia: EFE
Ertzaintza hildakoaren gorpua eramaten, Zornotzan. Argazkia: EFE
61 urteko gizona hil dute kolpeka Zornotzan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirurogeita bat urteko gizonezko bat hil dute ostegun honetan Zornotzan (Bizkaia). Ustezko hiltzailea handik ordu batzuetara atxilotu dute, Bilbon.

18:30ean jazo da krimena, baratze batean. Bi gizonek liskarra izan dute. Poliziako iturrien arabera, bien arteko ika-mika aspaldiko kontua zen.

Borrokaren berri eman diote lekukoek Ertzaintzari, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Erasotzaileak tokitik ihes egin du.

Gorpuak hainbat kolpe ditu. Horrenbestez, kolpeka hil dutela dirudi, ez baitute arma zuririk erabili erasoan.

Gertatutakoari buruzko informazioa bildu eta gero, Ertzaintzak ustezko hiltzailea topatzeko operazioa abiatu du eta horren nortasunaren berri eman die gainerako segurtasun indarrei.

Hilketa Zornotzan efe

Ertzainak lanean krimena gertatu den lekuan. Argazkia: EFE

Handik ordu batzuetara, Bilboko Udaltzaingoak erasotzailearen autoa aurkitu du Alde Zaharrean. Horren ostean, Ertzaintzak atxilotu egin du. 37 urtekoa da ustezko hiltzailea, eta hainbat aurrekari ditu.

Atzemandakoa Ertzain-etxera eraman dute, izapideak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano berriak EAE Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Giza hilketak