Gizartea -

EZBEHAR LARRIA

Gizon bat hil da Amezketan, gidatzen zuen orga-jasotzailea iraulita

Antza, baserri ondoan lanak egiten ari zen. 13:10 inguruan izan da ezbeharra, Altzai auzoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gizonezko bat zendu da, gaur, Amezketan, gidatzen duen orga-jasotzailea, 'Fenwick' motakoa, iraulita. Antza, baserri ondoan lanak egiten ari zen, eta makinak azpian harrapatuta hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:10 inguruan izan da ezbeharra, Amezketako Altzai auzoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

Makina irauli den tokian bertan hil da gizonezkoa. Anbulantzia medikalizatu bat joan da bertara, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea