Gizartea -

AEBra bisita

Aita santuak dio sexu gehiegikerien egileek erantzun beharko dutela

Aita santuak, gainera, etorkinei elkartasuna agertu eta AEBn "bere lekua aurkituko" dutela adierazi zien atzo.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Bergoglio aita santuak berak gaur jakinarazi duenez, bilera pribatu bat izan du Elizako apaizek egindako sexu gehiegikeriak jasan dituzten biktima batzuekin. Horren harira, gehiegikeria horien erantzuleek kontuak eman beharko dituztela ziurtatu du.

Filadelfian hainbat apezpikurekin izandako topaketan Berbogliok honako hau gaineratu du: "Krimenak, adingabeei egindako sexu-gehiegikerien pekatuak, ezin daitezke denbora gehiagoz sekretupean gorde". Filadelfia da AEBtik egiten ari den bost eguneko bidaiaren azken etapa; handik Erromara itzuliko da.

Etorkinenganako elkartasuna

Bestalde, Francisco aita santuak etorkinei elkartasuna adierazi zien atzo, hispanoei aipamen berezia eginez, AEBn ezartzeko duten asmoari eutsi diezaioten. Bere esanetan, herrialde horretan "bere lekua" aurkituko dute, eta aherrialdea berriztatzen lagunduko dute.

"Zuok dohain asko dakartzazue zuon herrialde berrira. Ez zaitezte sekula zuon ohiturez lotsatu", esan zien Franciscok Filadelfian egin zuen ekitaldi jendetsu batean. Halaber, erronka eta zailtasunen aurrean ez atsekabetzera animatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizartea bideoak Aita santua bideoak Gaurko azken ordukoa