Gizartea -

Berriztagarriak

Ultzamako baserri batek bizilagunen gorotzekin ekoitziko du energia

Oskotz kontzejuko baserriaren proiektu pilotuak 540.000 euroko inbertsioa behar du lursaila erosi eta etxebizitza eraikitzeko.

Artxiboko irudia: Vicente Guinea.
Artxiboko irudia: Vicente Guinea.
Bizilagunen hondakinekin autohornituko da Ultzamako etxe bat

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskotz kontzejuko baserri batek energia ekoitziko du bizilagunen gorotzekin, Ultzama ibarrean. Etxea hornitzeko nahikoa energia produzituko dute lau zaldiren eta zortzi pertsonaren gorotzak baliatuz.

Proiektu pilotuak 540.000 euroko inbertsioa behar du lursaila erosi eta etxebizitza eraikitzeko.

Meghan Sapp Planet Energy ingeniaritza enpresako gerentea eta haren senarra dira proiektuaren sustatzaileak. Planet Energyk energia komunitateak diseinatu eta eraikitzen ditu.

Uharte energetikoa

Datorren udaberrian proiektua prest izatea espero dute. Ohar baten bidez jakitera eman dutenez, etxea “uharte energetikoa” izango da orduan, “ez baitu sarera konektatzeko beharrik izango”. Beharrezko energiaren zati handi bat bizilagunen gorotzak baliatuz ekoitziko dute.

Beharrezko energia guztia prozesu berriztagarrien bidez lortuko dutela azaldu du bikoteak: argindarra eguzki modulu fotovoltaikoen bidez lortuko dute, aire-sorgailu txiki batek lagunduta, eta berogailuentzako, ura berotzeko eta sukaldearentzako gasa, berriz, gorotzen bidez. Hondakinak biogas bihurtuko dituzte horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Ekologia azken ordukoa