Gizartea -

Gertakaria

Iruñean asteburuan auto batek harrapatutako gaztea hil egin da

Larri zegoen Nafarroako Ospitalean, eta Udaltzaingoak baieztatu duenez, atzo arratsaldean zendu zen. Autoaren gidariak ihes egin zuen, baina Udaltzaingoak aurkitu eta atxilotu egin zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Iruñeko Donibane Auzoan auto batek harrapatu zuen gaztea hil egin da. Larri zegoen, Nafarroako Ospitalean, eta Udaltzaingoak baieztatu duenez, atzo arratsaldean zendu zen.

Hura harrapatu ondoren, gidariak ihes egin zuen, baina ordu gutxi batzuk geroago aurkitu zuten udaltzainek, eta atxilotuta eraman zuten polizia-etxera, zuhurtziagabekeriaz gidatzeagatik lesioak eragitea egotzita.

Hildako gizonak 21 urte zituen, eta ekuadortarra zen. Autoaren gidaria, berriz, 21 urteko burlatarra da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur