Gizartea -

Vatikanoa

Vatikanoak apaiz gay bat kongregaziotik kanporatuko du

Corriere della Sera egunkari italiarrean gay dela baieztatu du gaur prelatuak, baita bikotekidea duela eta horretaz harro dagoela ere.

Krzysztof Charamsa prelatu poloniarra. Argazkia: EFE
Krzysztof Charamsa prelatu poloniarra. Argazkia: EFE
Krzysztof Charamsa prelatu poloniarra. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krzysztof Charamsa prelatu poloniarrak, Fedearen Irakasbiderako Kongregazioan ofiziala denak, ezin izango du erakunde horretan jarraitu homosexuala dela publikoki adierazi eta gero. Horrela jakinarazi du Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak,

Corriere della Sera (herrialdean tirada nagusiena duena) egunkari italiarrean argitaratutako elkarrizketa batean gay dela baieztatu du gaur prelatuak, baita bikotekidea duela eta horretaz harro dagoela.

Charamsaren adierazpenak "oso larriak eta arduragabeak dira",  Familiari buruzko Ohiko Sinodoa hasi bezperan egin baititu, esan du Lombardik ohar baten bidez.

Zentzu horretan, bozeramaileak azaldu du sinodoaren batzordeak medioen presio bidegabea jasan behar izango duela, adierazpen horiek direla eta.

Kuria barruan 2003tik kide den organismoan izango duen etorkizunari dagokionez, Lombardik ohartarazi duenez, aurrerantzean ezin izango du Fedearen Irakasbiderako Kongregazioan jardun edota unibertsitate pontifikaletan katedra eman.

Elkarrizketan zehar, Charamsak dio ez zaizkiola argitara emandako informazioaren ondorioak inporta: "Elizak eta nire erkidegoan nor naizen jakin dezatela nahi dut: homosexuala den apaiza bat, nire identitatean pozik eta harro dagoena. Prest nago ondorioak ordaintzeko, baina bada garaia da Elizak begiak zabal ditzan eta maitasunaren bizitzaren gainean proposatzen duen erabateko abstinentzia krudela dela uler dezan".

Aipatutako elkarrizketa Familiari buruzko Apezpikuen Ohiko Sinodoa hasi baino egun bat lehenago plazaratu da. Urriaren 25era arte egingo da; bertan, mundu guztiko prelatuek parte hartuko dute, eta, besteak beste, dibortziatuei eta homosexualei eman beharreko tratuari buruz eztabaidatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Homofobia Gaurko azken ordukoa LGTBI+ albisteak Eliza Katolikoa albisteak Polonia albisteak