Gizartea -

Gipuzkoa

Bost urteko haur bat hil da Errezilen, 'quad txiki' batetik erorita

Etxean egindakoa izan litekeen lau gurpileko ibilgailu batetik erori da umea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko ume bat hil da larunbat arratsalde honetan Errezilen, Gipuzkoan, gidatzen ari zen 'quad txiki' erako lau gurpileko motor batetik erorita. Herrizaingo Sailak EFEri jakinarazi dionez, ibilgailua etxean egindakoa izan liteke.

Iturri horrek adierazi duenez, istripua 16:00ak aldera jazo da, adingabea udalerri horretako mendi-malda batetik behera erori denean.

Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina haurra bertan hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak