Gizartea -

Gertakaria

Sei ibilgailu kaltetu dira Usurbilen sute baten ondorioz

Furgoneta batek 04:20 aldera su hartu du, Txaramunto kalean, eta haren aldamenean zeuden beste bost auto ere kaltetu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Igotz Alkorta | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek 04:20 aldera su hartu du Usurbilgo (Gipuzkoa) Txaramunto kalean, eta haren aldamenean zeuden beste bost autori ere kalte egin die suak, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Hipotesi guztiak irekita daude, sua nahita eragindakoa izatea, tartean.

Suak Fiat Ducato furgoneta bat eta hiru auto kiskali ditu. Beste bi autok kalte txikiagoak izan dituzte, tenperatura altuaren eraginez.

Sutea azkar hartu dute mendean suhiltzaileek, eta, hori dela eta, ez dute inguruko etxebizitzarik hustu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Suteak Usurbil bideoak Albisteak