Gizartea -

Libre karguekin

Lekeitioko bikien aita aske utzi dute berriro

Fiskaltzak ez du behin behineko espetxealdia eskatu kautelazko neurri bezala, eta libre karguekin utzi dute.

Epaileak kargupean aske utzi du Lekeitioko haurren aita

1:06

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Intoxikatuta larri gaixotu ziren Lekeitioko bikien aita karguekin libre utzi dute goizean; izan ere, Fiskaltzak ez du behin behineko espetxealdia eskatu kautelazko neurri bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak agiri baten jakitera eman duenez.

Prozedura Kriminaleko Legeari jarraituz neurria hartzea ez da posible, akusazioak ez duelako eskatu.

Hala ere, epaitegiak akusatuari pasaportea kentzea erabaki du, ihes egiteko arriskua dagoelako. Gainera, semearekin harremanik ez izateko beste neurri batzuk hartu ditu auzitegiak, adingabearen segurtasun bermatzeko.

Inputatuak epailearen aurrean deklaratu du goizean, eta aske uztea hartu dute.

38 urteko gizona atzo atxilotu zuten, ekainaren 26an jazotako gertakariarekin zerikusia duelakoan.

Bi anaiak egun horretan, bat-batean, gaixotu ziren, Lekeitioko bi leku ezberdinetan zirela. Hala, mediku zerbitzuek intoxikatu egin zituztela pentsatu zuten, eta gerora egindako probek teoria baieztatu zuten. Ospitaleratu eta egun batzuetara, uztailaren 1ean, hil zen bikietako bat.

Gernikako Epaitegiak eman zuen gizona (38 urte) atxilotzeko agindua, Ertzaintzaren ikertzaileek emandako frogak aztertu ondoren. Polizia Autonomikoak laginak hartu zituen, Madrilgo toxikologia zerbitzuak azter zitzan. Lagin horiek oinarri hartuta, eta epailearen agindua eskuan, atzo eguerdian atxilotu zuten gizona, Bilbon duen etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio albisteak