Gizartea -

Duela 17 urte desagertu zen

Italian aurkitutako bilbotarra berriro desagertu dela ematen du

Gurasoak Toscanara joan ziren semearekin elkartzeko asmoz, baina ez omen dira elkarrekin bildu. Desagertua ofizialki hiltzat jo zuten orain bost urte.

Desagertutako gizonaren agiri bat. Irudia: EiTB
Desagertutako gizonaren agiri bat. Irudia: EiTB
Familiak ezin izan du Italian desagertutako bilbotarrarekin hitz egin

0:59

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 17 urte Sevillan desagertu zen bilbotar bat Toscanako (Italia) herri txiki batean topatu dute ermitau baten antzera bizitzen. Haren historiak munduari bira eman dio azken orduetan sare sozialen bidez.

Gurasoak Italiara joan ziren semearekin elkartzeko, baina ez omen dira elkarrekin bildu. Duela bost urte, ofizialki hiltzat jo zuten desagertua. Penelope desagertuei laguntzeko Italiako elkartearen presidenteak azaldu duenez, gaztea zonaldetik aldendu da, baina haren atzetik ari dira.

Liburutegiko agiri bat eta Sevillako Medikuntza Fakultateko beste bat eraman zituzten, eta horiei esker identifikatu zuten. Maremmako basoan bizi izan da gutxienez azken 17 urteetan, Italiako Toscanan.

Kanpadenda batean bizi zen

Perretxikoak batzen ari ziren bi pertsonak aurkitu zuten duela egun batzuk kanpadenda batean, basoko txoko gorde batean. Nongoa zen galdetu zioten, eta duela 17 urte desagertutako mediku bilbotar bat zela aitortu zuen gizonak berak.

1998ko apiriletik ez zuten haren berririk senideek. Cazalla de la Sierra (Sevilla) herritik alde egin zuen (gurasoekin bizi zen bertan), eta desagerturik eman duen denbora dela eta, ofizialki hiltzat jo zuten orain bost urte.

Gaztearen gurasoek Italiara bidaiatu zuten larunbatean, semearekin elkartzeko asmoz, Penelope elkarteak aurkitu egin zutela esan ondoren. Dirudienez, semearen ezkutalekua bisitatu dute gurasoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Italiako albisteak Amak albisteak