Gizartea -

Epizentroa Kantabrian

Lurrikara txiki batek Muskiz eta Turtzioz astindu ditu

2,6 graduko lurrikara izan zen atzo, 21:30ean, eta 11 kilometroko sakoneran izan zuen epizentroa, Guriezon (Kantabria).

Muskizeko (Bizkaia) Arena hondartza. Artxiboko irudia: Alberto Zorrilla
Muskizeko (Bizkaia) Arena hondartza. Artxiboko irudia: Alberto Zorrilla
Muskizeko (Bizkaia) Arena hondartza. Artxiboko irudia: Alberto Zorrilla

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara txiki batek Muskiz eta Turtzioz (Bizkaia) astindu zituen atzo, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Epizentroa Guriezo (Kantabria) udalerriko El Puente udalburuaren hego-ekialdean izan zuen.

Ritcher eskalan 2,6 gradu harrapatu zituen, 21:30 aldera gertatu zen, eta 11 kilometroko sakoneran izan zuen epizentroa, Institutu Geografiko Nazionalaren arabera. Lurrikarak, baina, ez omen du kalterik eragin.

Azaroaren 1ean, beste lurrikara txiki bat izan zen, eta Villacarriedo (Kantabria) udalerrian izan zuen orduan epizentroa.

3,2 graduko lurrikara izan zen, eta 11 kilometroko sakoneran sortu zen. Hala ere, zonaldean normaltasuna izan zen orduan ere nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Muskiz argazkiak Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak gaur Enkarterri gaur