Gizartea -

'Elikagaien bilketa handia'

Elikagai-bankuak, 20 urte behar dutenei laguntzen

Jaki ez galkorren bilketa handia asteburu honetan egingo dute, Euskal Herrian zein Estatuan. Bizkaian milioi bat kilo biltzea espero dute, Araban 250 tona eta Nafarroan 512.

Oiartzungo (Gipuzkoa) elikagaia-bankua. Artxiboko irudia: EiTB
Oiartzungo (Gipuzkoa) elikagaia-bankua. Artxiboko irudia: EiTB
Oiartzungo (Gipuzkoa) elikagaia-bankua. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguberriak hurbiltzen ari diren honetan, Elikagai-bankuak ‘Bilketa Handia’ abiatuko du gaur Euskal Herrian eta Estatuan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Elikagai-bankuak 20 urte bete ditu aurten.

Hego Euskal Herrian, ia 2.000 tona jaki jaso zituzten iaz eta maila hori hobetzea da helburua aurten; izan ere, 134.000 pertsona inguru dago Elikagai-bankuaren laguntza jasotzen dutenak.

Gogorarazi dutenez, aurten ere hobe da potetan aurrez prestatutako elikagaiak ematea, berotzea besterik behar ez dutenak; izan ere, etxe askotan gastu handiegia da eltzekoa egiteko behar den energia. Bilketa posible egiteko boluntarioen laguntza ezinbestekoa da.

Euskal familia askok jateko zailtasunak dituzte, Bizkaian 34.00 bat, hain zuzen ere. Horiek laguntzeko milioi bat kilo jaki biltzea espero dute. Aurten bilketa fisikoaz gain, elikagai bonuak erosteko aukera izango dute herritarrek.

Gipuzkoan, 1.400 boluntariok janaria jasoko dute 72 dendatan. Araban, 18 udalerritako 70 supermerkatuk parte hartzen dute ekimenean. 1.500 boluntariok bilketa egingo dute, eta 250.000 kilo jasotzea espero dute.

Nafarroan, 74 udalerritako 263 dendek parte hartuko dute. 512 tona janari biltzea espero dute, iaz baino 52 gehiago. Gobernuz kanpoko erakundeek azaldu dutenez, krisi hasi zenetik aurrenekoz eskariak behera egin du.

21 milioi kilo baino gehiago Estatuan

Bestalde, Elikagai-bankuen Espainiako Federazioak ere gaur hasiera emango dio ‘Bilketa Handiari’, 21 milioi kilo jaki biltzeko helburuarekin.

Horretarako, 110.000 boluntarioren lana ezinbestekoa izango da. Dohaintza jasoko dute Espainiako 10.100 dendatan.

100 kilo pertsonako

Espainiako gizarteari laguntzeko eskatu dio Nicolas Palacios Federazioko presidenteak. Krisi ekonomikoa zenean pertsonako 100 kilo urtean ematen zituen bankuak (une horretan milioi bat pertsonari laguntzen zioten).

2012 eta 2013 artean krisiaren gogortasuna nabaritu zuten elikagai-bankuek; izan ere, 75 kilo pertsonako entregatu zituzten urtean, tarte horretan. Iaz, ostera, pertsonako 86 kilo eman zituzten.

MAM-eko argazkia: elikagai-bankua_

Artxiboko irudia: EFE

Hala eta guztiz ere, pertsonako 115 kilo emateko helburua dute aurten; izan ere, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak pertsonako 300 gramo egunean gomendatzen ditu.

Esnea, olioa, haragi eta arrain kontserbak, haurrentzako jakiak, galletak esaterako, eta egositako lekaleak

Konkretuki, aurten herritarrei hurrengo jakiak eskatu dizkiete: Esnea, olioa, haragi eta arrain kontserbak, haurrentzako jakiak, galletak esaterako, eta egositako lekaleak.

‘Goseak darrai’ lelopean 110.000 boluntariok laguntza jasoko dute. Ohiko supermerkatura erosketak egitera doazen herritarrei erosketa-saskiaren zati bat dohaintzan emateko eskatuko diete boluntarioek. Era berean, enpresa, ikastetxe eta erakunde batzuetan elikagaiak bilduko dituzte.

Dohaintzarako 'app' bat

Gainera, hirugarren edizio honetan, dohaintzarako ‘app’ bat prestatu dute, mugikorren bidez urtean zehar erabili ahal izateko. Android eta Apple dispositiboentzako doako aplikazio bat da. Herritarrek 5 eta 25 euro arteko erosketa-saski birtualak aukera ditzakete euren ekarpena egiteko.

Dohaintza kreditu-txartelarekin edo PayPalekin egin daiteke. Bestalde, 28052 zenbakira "elikatu’ hitzarekin SMS bat bidaliz laguntzeko aukera izango du gizarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE albisteak