Gizartea -

Bilboko Metroa

Gaur zabaldu dute Mamarigako funikularra, Santurtzin

Hasieran aurreikusitakoa baino hilabete eta erdi lehenago ireki dute, 1.375.000 euroko kostua izan duten lanak egin ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Garraio Partzuergoak gaur, abenduaren 1ean, ireki du Mamarigako funikularra, Santurtziko metroko geltokian, aurreikusitakoa baino hilabete eta erdi lehenago, eta 1.375.000 euroko kostua izan duten lanak egin ostean (aseguru-etxeak hartuko du bere gain).

Ekainaren 14an itxi zuten Santurtziko metroko geltokia Mamariga auzoarekin lotzen duen funikularra, kalte handiak eragin zituen sute baten ondorioz.

Gaurtik aurrera, eta beharrezko proba guztiak egin ostean, herritarrek berriro erabili ahal izango dute funikular automatikoa, doan, herriaren erdigunearen eta Mamariga goiko auzoaren arteko 400 metroak azkarrago egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi argazkiak Bizkaia Metro Bilbao albisteak Albisteak