Gizartea -

Akordioa

Donostiako Udalak eta Txomineneako lur-jabeek akordioa lortu dute

Udalak 7,7 milioi euroko diru konpentsazioa emango die jabeei. Modu horretan, hirigune hori eraikitzeko lanak luze gabe hasteko bidea ireki da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak eta Txomineneako lur-jabeek akordioa lortu dute. Udalak 7,7 milioi euroko diru konpentsazioa emango die jabeei. Modu horretan, hirigune hori eraikitzeko lanak luze gabe hasteko bidea ireki da.

Udal talde guztiei eman die Eneko Goia alkateak akordioaren berri. Akordioaren arabera, Donostiako Udalak bere gain hartu du hasieran ezarritako bidezko prezioa beste 7.681.134,17 euroz osatzeko konpromisoa. Ordainez, errekurtsogileek atzera egingo dute administrazioarekiko auzietarako saletan eta Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian abiarazitako auzietan, eta, horrela, amaitu egingo dira oraindik ebatzi gabe diren auziak, lanak hasteko bidea aske utzita.

Pozik agertu da Eneko Goia lortutako adostasunagatik, haren ustez, “oztopoak kendu baititu Donostia modu sostengagarrian hazteko ezinbesteko alde bat garatzeko bidetik, gainera, etxebizitza librea eta publikoa eraikitzen utziko du, donostiarrei Donostian bertan bizitzen geratzeko aukera eskaintzen laguntzeaz gain”.

2015eko ekainean onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, Loiola eta Martutene auzoetan Txomineneko eremurako aurreikusitako esku-hartzea zen garrantzi kualitatibo eta kuantitatibo handienekoa. Plan horrek 1.314 etxebizitza egitea aurreikusten zuen, horietatik 829 babes publikokoak, bai eta hirugarren sektoreko erabilerak eta ekipamendu berriak ere. Horrez gain, Urumeako ibai parkea sortzea aurreikusten zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak