Gizartea -

Araba

Gizon bat hil da Gaubean, bere etxebizitzan piztutako sutean

Beste gizonezko bat zauritu da ezbehar horretan. Zumaian, bestalde, emakume bat artatu behar izan dute, bere etxebizitzan piztutako beste sute batean.

Gaubea. EiTB.
Gizon bat hil da, aita salbatu nahian, Gaubean izan den sutean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizonezko bat hil da Gaubean (Araba), goizaldean etxebizitza batean piztu den sute batean. Ezbehar horretan, gainera, 93 urteko beste gizon bat zauritu da, hildakoaren aita. Azken hori Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.

03:00etan piztu da sua, Gaueako Tuesta udalerriko etxebizitza batean. Hainbat suhiltzailek esku hartu behar izan dute, sua itzaltzeko.

Bestalde, beste sute bat ere izan da, gauerdian, Zumaian. 85 urteko andrazko bata rin zauritu da eta Zarauzko anbulatoriora eraman dute, etxeko sukaldean sutea piztu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Araba Zumaia albisteak