Gizartea -

Bilbon eta Elorrion

Zortzi zauritu, lau ume tartean, Bizkaian jazotako bi ezbeharretan

Bilbon eta Elorrion izan dira trafiko istripuak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi pertsona, lau ume tartean, zauritu dira gaur arratsaldean, Bilbon eta Elorrion gertatu diren bi trafiko istriputan.

Ertzaintzaren Trafiko Zuzendaritzaren arabera, lehendabiziko istripua Bilbon gertatu da, 15:50 inguruan, Txurdinagako futbol-zelaitik gertu.

Heldu bat eta lau ume zihoazen auto bat errepidetik atera da bertan, eta, ondorioz, zauri arinak egin dituzte guztiek.

Bigarren istripua, larriena, 18:35ean jazo da, Elorrion, BI-2632 errepidean, ibilgailu bat Elgeta jaisten ari zela.

Oraindik zehaztu gabe dauden arrazoiak direla eta, Audi A-3 bat errepidetik atera da eta horma bat jo du.

Ibilgailuan, 62 eta 76 urteko bi emakume eta 81 urteko gizonezko bat zihoazen, Durangoko bizilagunak denak. Ezbeharraren eraginez, gizonezkoak zauri larriak egin ditu. Galdakaoko ospitalera eraman dituzte hirurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bilbo berriak Galdakao berriak Durango albisteak Eguneko albisteak