Gizartea -

IKERKETA

Egoera txarrean zegoen botika batek utzi zituen itsu 13 gaixo EAEn

Osakidetzako zerbitzu juridikoek ardura zehazteko prozedura abiatu dute kasu guztietan, eta kaltedun guztien lege-ordezkariekin harremanetan jarri dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erretina berrezartzeko kirurgia egin zietenean, egoera txarrean zegoen perfluooroktanoa erabili zen, eta horren ondorioz geratu ziren itsu 13 euskal herritar. Hala egiaztatu dute Valladolideko Oftalmobiologia Aplikatuko Institutuak, Osakidetzak eskatuta, aipaturiko produktuaren inguruan egindako azterketaren emaitzek.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emaitzen txostena Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari igorri dio, beharrezko ikusten dituen neurriak har ditzan. Erakunde horrek du osasun alerten ardura.

EAEn 13 kasu atzeman dira, orain arte: zortzi kasu Donostia Unibertsitate Ospitalean, kasu bat Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta lau kasu osasun-zentro pribatu batean. Kaltetutako pertsona guztiei epe berean eta osasun-produktu zehatz bera (perfluorooktanoa) erabiliz egin zieten ebakuntza.

Perfluoroktanoa kirurgian erabiltzen den produktu bat da.

Osakidetzako zerbitzu juridikoek ardurak zehazteko prozedura abiatu dute kasu guztietan, eta kaltedun guztien lege-ordezkariekin harremanetan jarri dira, hartu beharreko neurrien berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Albisteak Gaur Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak