Gizartea -

Naja inguruan

Bilbon gertatutako eraso homofobo bat gaitzetsi du aho batez Udalak

Udalbatza gertatutakoaren aurka agertu da eta erasoaren biktimari babesa agertu dio. Gainera, horren moduko ekintzak salatzeko deia egin die herritarrei.

Naja-tik egindako argazkia, hiriburu bizkaitarrean. Irudia: Federico Jauregui
Naja-tik egindako argazkia, hiriburu bizkaitarrean. Irudia: Federico Jauregui
Naja-tik egindako argazkia, hiriburu bizkaitarrean. Irudia: Federico Jauregui

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak abenduaren 9an, Naja inguruan, gertatutako eraso homofoboa gaitzetsi du. Gainera, kexu agertu da, ez baita lehen aldia halako erasorik gertatzen dela aurten.

Udalbatza gertatutakoaren aurka agertu da eta erasoaren biktimari babesa agertu dio. "Udalean gogoan dugu ez dela lehenengo aldia horren moduko erasorik gertatzen denik eta kexu gaude horregatik", gaineratu du.

Udalaren ustean, "halako erasoak nagusi ez diren izaera sexuala duten pertsonek pairatutako ohiko diskriminaziotik harago doa".

"Homo-lesbo-transfobiak giza-eskubideak urratzen ditu, eta horren aurrean konpromisoa agertzen dugu horri aurre egiteko eta ukatzeko", azpimarratu du.

Gainera, erantsi duenez, "horren kasako diskriminazioak eta erasoak, askatasunaren eta berdintasunaren aurka egiteaz gain, gure gizarteak oinarri gisa hartutako demokraziaren printzipioen eta baloreen aurkako mehatxu dira".

Hori dela eta, sexu-izaeraren "askatasunaren alde modu aktiboan lan egiten duten" kolektibo sozialen aitortza egin du Udalak eta, era berean, "homo-lesbo-transfobia izaerako edozein indarkeria motari aurre egiteko" deia luzatu dio gizarteari, "salatuz, ez onartuz, isilean ez geratuz eta diskriminatutako eta erasotako pertsonak babestuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Bizkaia Homofobia Albisteak