Gizartea -
Emakumeenganako indarkeria
Emakume baten kontrako sexu erasoa salatu dute Lasarte-Orian
Pertsona bat atxilotu dute, baina epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske gelditu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.
EITB.EUS
Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du, ustez, Lasarte-Orian emakume baten kontra izan den sexu erasoa argitzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat atxilotu dute, baina epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske gelditu da.
Hernaniko Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du salatu diren gertaerak argitzeko. Dena den, Segurtasun Sailak ez du kasuari buruzko xehetasun gehiagorik eman.
Antza denez, Eguberri egunean gertatu zen erasoa.
Sexu erasoa baieztatuz gero, hiru astean Lasarten gertaturiko bigarrena litzateke.
EH Bilduk salatu zuenez, emakume batek eraso sexista jasan zuen abenduaren 3an Lasarte-Orian, etxerako bidean zihoala, eta erasotzaileari aurre egin zion.
_________________________________________________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.