Gizartea -

Donostia

Gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu-erasoa egotzita

Abenduaren hasieran egin zion ustez eraso emakumeari. Biktimak atxilotuaren beraren eta beste hiru pertsonaren mehatxuak jaso omen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu-erasoa egitea egotzita.

Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den astelehenean Donostian, sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak asteazken honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Dirudienez, hilaren hasieran izan zen erasoa, eta biktima ezaguna zuen.  Erasoaren ostean, atxilotuak berak eta beste hiru pertsonek mehatxuak egin omen zizkioten biktimari, erasoa salatu ez zezan. Hiru lagun horiek inputatu egin dituzte, Ertzaintzak adierazi duenez.

Astelehenean jarri zuen salaketa emakumeak, orain arte beldurragatik eta lotsagatik egin ez zuela azalduta.

Ertzaintzak susmagarria bilatzeko lanak abiatu zituen, eta Gros auzoko taberna batean aurkitu zuten, astelehenean bertan. Atxilotu egin zuten. Halaber, beste hiru pertsona inputatu dituzte (bi gizon eta emakume bat), biktimari mehatxu egitea egotzita.

Asteartean jarri zuten atxilotua epailearen esku eta, deklaratu ostean, aske utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak