Gizartea -

Ezbeharra

Portugaleteko mendizale bat hil da Gorbeian

Mendiaren gailurrean zegoela, mendizaleak konortea galdu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendizale bat hil da gaur, abenduak 30, Gorbeiako gurutzearen aldamenean. 63 urteko Portugaleteko gizonezko bat da hildakoa, eta litekeena da bihotzeko arazoren batengatik hil izana.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, mendizaleak konortea galdu du mendiaren gainera iritsi denean, eta bihotzeko arazoren bat izan dela uste dute.

Sos Deiakek 11:30 aldera jaso du gertakariaren abisua, eta berehala bidali dute Ertzaintzaren helikopteroa bertara, baina ezin izan dute ezer egin hildakoa suspertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete berriak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa