Gizartea -

HILKETA

Emakume batek ustez bere ahizpa hil du Bilbon

Lehen ikerketen arabera, eztabaida izan dute bi emakumeek, 91 eta 86 urtekoek, eta ondoren, batek lepoa moztu dio besteari.

Gorpua hartu duten unea. Argazkia: EFE.
Gorpua hartu duten unea. Argazkia: EFE.
91 urteko emakume batek ustez 86 urteko ahizpa hil du Bilbon

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

91 urteko emakume batek ustez bere ahizpa hil du, 86 urtekoa,  Bilbon, lepoa moztuta. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Bilbo erdiguneko etxebizitza batean izan da gertakaria, Jose Olabarria kalean, 11:45 inguruan.

Lehen ikerketen arabera, eztabaida izan dute bi emakumeek, eta ondoren, batek lepoa moztu dio besteari. Ustezko erasotzaileak ere hainbat zauri zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Han dago atxilotuta, hilketa delitua egotzita.

Bi emakumeon senitarteko batek deitu du larrialdi zerbitzuetara, abisua emateko. Antza, ustezko hiltzaileak telefonoz deitu dio, gertatutakoaren berri emanez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa