Gizartea -

Istripua

Motorzale zauritu bat erreskatatu dute Andatza mendian, Donostialdean

38 urteko gizonak istripua izan du Zubietako igoeran, mendi-bide batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako larrialdi-zerbitzuetarako talde batek motorzale zauritu bat erreskatatu du Donostialdeko Andatza mendian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturri horren arabera, ezbeharra 15:30ak aldera jazo da. Orduan SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuek istripuaren berri izan dute: motorzale batek erorikoa izan duela Zubietako igoeran, mendi-bide batean.

Zauritutako motorzalea, 38 urteko gizon bat, larrialdietarako talde batek erreskatatu du, eta Donostiako Ospitalera eraman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Donostia