Gizartea -

Trafikoa

Auto-pilaketak izan dira Zarautzen eta Biriatun

Zirkulazio handiko eguna izan da. Biriatun, esaterako, 10 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira arratsaldean zehar.

10 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira Biriatun. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan izandako zirkulazio handiak auto-pilaketak eragin ditu egunean zehar euskal errepideetan, tartean, Zarauzko (Gipuzkoa) eta Biriatuko ordainlekuan, Frantziako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Izan ere, 17:30ean Biriatun 10 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira Frantziako noranzkoan. Zarautzen, berriz, kilometro bateko auto-ilara izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa