Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da Mungian, auto batek harrapatuta

Ezbeharra 22:25ean jazo da bart, BI-3120 errepidean. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da bart Mungian (Bizkaia) auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Ezbeharra 22:25ean jazo zen, BI-3102 errepidean, Mungian, Gamizeko noranzkoan.

Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Volkswagen Touran markako auto batek emakumea harrapatu zuen. Bertaratutako osasun zerbitzuek emakumearen heriotza baino ezin izan zuten egiaztatu.

Jazotakoa ikertzen ari da orain Ertzaintza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Mungia berriak Albisteak