Gizartea -

Mahai-jokoa

Cluedo mahai-jokoak Bilbon oinarritutako edizioa atera du

Bilboko tramak munduan oso ezaguna den Jon Kortanegrena modelo eta aktorearen hilketa dauka ardatz gisa.

Cluedo mahai-jokoaren Bilboko edizioa. Iturria: Eleven Force
Cluedo mahai-jokoaren Bilboko edizioa. Iturria: Eleven Force
Cluedo mahai-jokoaren Bilboko edizioa. Iturria: Eleven Force

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan zen mende erdialdean Erresuma batuan sortu zen Cluedo mahai-jokoak Bilbon oinarrituta dagoen bertsioa atera berri du. Erabat pertsonalizatuta dago, Bizkaiko hiriburuko leku arras ezagunak azaltzen baitira; besteak beste, Arriaga antzokia, Erriberako merkatua, Plaza Barria edota Begoñako basilika.

Jokoaren arduradunek azaldu dutenez, oraingo honetan misteriozko jokoaren tramak munduan oso ezaguna den Jon Kortanegrena modelo eta aktorearen hilketa dauka ardatz gisa, "haren hilotza Bilboko itsasadarrean agertuko baita larunbat gauean". Aipatutako jokoak baditu aurretik beste hiri handi batzuetan oinarritutako bertsioak (New York, Sydney, Madril edo Bartzelona).

Planteamendu horrekin jokalariek Bilboko ediziorako moldatu duten tableroan zehar egin beharko dute aurrera, eta bertan "hilketa egiteko erabili den arma eta hiltzailea bera nor den aurkitu beharko dute Bizkaiko gizartean oso ezagunak diren pertsonaien artean".

Gaineratu dutenaren arabera, helburua da "Cluedo gisako joko klasikoaren funtsa Bilbo bezalako hiri batera ekartzea. Bilbo modan dagoen hiria baita, azken urteetan turismo, kultura zein gastronomia arloan egin duen jauzi handiarengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste arraroak Bilboko azken albisteak Gizartea albisteak Albisteak