Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Prostituzioan aritzera behartu zuten adingabe bat askatu dute Bilbon

Senar-emazte batzuk atxilotu dituzte, 16 urteko neskatoa esplotatzeagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon prostituzioan aritzera behartuta zegoen neska adingabe bat askatu egin du Espainiako Poliziak. Senar-emazte batzuk behartzen zuten, eta atxilotu egin dituzte.

Poliziak ikerketa abiatu zuen, Bilboko kale ezagun batean neskato adingabe bat prostituzioan ari zela jakin zuelako.

Lehen ikerketak egin ondoren, biktima 16 urteko neskato nigeriar bat dela egiaztatu zuten. Duela urtebete iritsi zen Espainiara, modu irregularrean, ontzi txiki batean, eta ondoren ihes egin zuten etorkinentzako zentro batetik.

Nigeriar senar-emazte batzuek esplotatu dute, eta hainbat orduz prostituzioan aritzera behartu dute. Horregatik, atxilotu egin dituzte.

Gainera, agenteek horien etxebizitza miatu dute, eta 13 sakelako telefono, 220 euro eskudirutan, material informatiko eta Nigeriako lau pasaporte faltsu atzeman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Tratu txarrak Espainian Azken ordukoa Bizkaia EAE Gizartea albisteak Albisteak