Gizartea -

Desagertua Araban

Ebrora erori den gizon bat bilatzen ari dira Lapuebla de Labarcan

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 72 urteko desagertuaren senitarteko batek abisua eman zuen asteartean, 08:30 aldera.

Suhiltzaileak, desagertutako pertsona bilatzen. Argazkia: @BomberosEuskadi
Suhiltzaileak, desagertutako pertsona bilatzen. Argazkia: @BomberosEuskadi
Suhiltzaileak, desagertutako pertsona bilatzen. Argazkia: @BomberosEuskadi

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

72 urteko gizon bat Ebro ibaira eroriz zen asteartean Lapuebla de Labarcan (Araba), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Desagertua bilatzeko operazioa abian jarri zuten berehala. Larrialdi zerbitzuak gauerdira arte lanean aritu ziren asteartean, baina ez zuten biktima aurkitu. Asteazken goizean bilaketa lanari berriro ekin zioten.

Lapuebla de Labarca (argazkia: @BomberosEuskadi)

Argazkia: @BomberosEuskadi

09:00etan bilatzen hasi ziren berriz. Urpekariek ere lanekin bat egin zutenr. Bilaketa oso zaila da, Ebro ibaiak emari handia du egunetan, eta urak indar oso handia du.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, senitarteko batek abisua eman zuen asteartean, 08:30 aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaurko azken ordukoa